Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu ziren azaroaren 19an Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 21a

Txapelketan parte hartu duten pilotari gehienek elkarrekin atera zuten argazkia. Aitor Arotzena

Bederatzi partida jokatu ziren larunbat goizean, giro ederrean

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako finalak jokatu ziren azaroaren 19an, larunbat goizean Lesakako udal pilotalekuan. Guzira 46 bikote aritu dira bederatzi kategoria ezberdinetan.

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako finalak jokatu ziren azaroaren 19an, larunbat goizean Lesakako udal pilotalekuan. Guzira 46 bikote aritu dira bederatzi kategoria ezberdinetan. Hauek izan ziren finaletako emaitzak:

Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagola, 18 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Llucia eta Andoni Telletxeari.

Benjamin B mailan, Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 3 irabazi zieten Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuari.

Benjamin A mailan, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxeberek 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Josetxo Sesé eta Asier Telletxeari.

Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti urruñarrak eta Arkupeko Jon Leizak 18 eta 8 irabazi zieten Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardiri.

Alebin A mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Arkupeko Aimar Otxotekok 18 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterori.

Infantil B mailan, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 18 eta 8 irabazi zieten Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopez-i.

Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin sunbildarrak eta Enaitz Anso oiztarrak 18 eta 11 irabazi zieten Biltokiko Oian Canabal igantziarrari eta Bingen Anduaga lizarrakoari.

Kadete B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 14 irabazi zieten Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuri.

Kadete A mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 18 eta 15 irabazi zieten Arkupeko Jon Olaizola eta Xabi Azpiroz-i.

Behin finalak jokatu ondotik, oroigarriak eman zitzaizkien partehartzaile guziei eta kopak eta txapelak finalistei eta txapeldunei. Sari banaketan, Bortziriak pilota elkarteko, Arkupe pilotazale elkarteko eta Marisol Taberna Berako alkatea eta Jose Emilio del Rio Lesakako udal zinegotziarekin batera, txapelketan lagundu duen Arcelor Mittal lantegiko ordezkariak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun