Santa Zezilia Eguneko emanaldiak eskainiko dituzte larunbatean Lesakan herriko musika taldeek

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 18a

Berako Musika Eskolan heldu den asteartean izanen da kontzertua

Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, hurbiltzen ari da eta aitzaki horrekin, Lesakako musika taldeek hitzordua izanen dute azaroaren 19an, larunbat arratsaldeko 19:00etatik aitzinera.

Santa Zezilia eguna, musikarien eguna, hurbiltzen ari da eta aitzaki horrekin, Lesakako musika taldeek hitzordua izanen dute azaroaren 19an, larunbat arratsaldeko 19:00etatik aitzinera.

Honela, musika banda udaletxeko arkupeetan ariko da; Abesbatza eta txistulariak, udaletxeko batzar aretoan; trikitilariak Albisturko kioskoan eta soinulariak Alhondigan.

Beran, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek heldu den asteartean eskainiko dute Santa Zeziziliako kontzertua, 18:00etatik aitzinera Musika Eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun