Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa abiatu da

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 18a

30 galdera egin dizkie Beti Gaztek herriko umeei eta abenduaren 1a baino lehen bidali behar dira erantzunak

Neska-mutikoek herria hobe ezagutzeko helburuarekin aurten ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa proposatu du Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei herriari buruzko 30 galdera egiten zaizkie eta erantzun-orria abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da Irain Eskola publikoan, Tantirumairu ikastolan edo Beti Gazte elkartean.

Neska-mutikoek herria hobe ezagutzeko helburuarekin aurten ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa proposatu du Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei herriari buruzko 30 galdera egiten zaizkie eta erantzun-orria abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da Irain Eskola publikoan, Tantirumairu ikastolan edo Beti Gazte elkartean. Ez da derrigorrezkoa galdera guziei erantzutea.

Ikasleak hiru mailatan banatuko dira. A mailan, 1. eta 2. kurtsoko ikasleak sartu dira; B mailan, 3., 4. eta 5. mailako ikasleak eta C mailan, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. kurtsokoak.

Sariei dagokienez, A mailan, lehenbiziko saria 30 eurokoa izanen da, bigarrena 25 eurokoa eta hirugarrena 20 eurokoa. B mailan, lehen saria 40 eurokoa, bigarrena 35 eurokoa, hirugarrena 30 eurokoa, laugarrena 25 eurokoa eta bosgarrena 20 eurokoa. C mailan, lehen saria 50 eurokoa da, bigarrena 40 eurokoa, hirugarrena 35 eurokoa, laugarrena 30 eurokoa eta bosgarrena 25 eurokoa. Sarietan ez da dirurik emanen, material didaktikoa erosteko txartelak baizik. Berdinketa gertatuz gero, zozketa publikoa eginen da. Maila guzietako hoberenari sari berezia bat ere emanen zaio. Gainera, 12 galdera baino gehiago erantzuten duten guzieri saritxoak emanen zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun