Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 16a

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gazteen ipuin lehiaketa antolatu dute aurten ere, Bortzirietako ikasleei zuzendua.

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gazteen ipuin lehiaketa antolatu dute aurten ere, Bortzirietako ikasleei zuzendua.

Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko da, adinaren arabera: A Mailan LHko 3. eta 4. Mailako ikasleak lehiatuko dira, B Mailan LHko 5 eta 6. mailakoak eta C mailan DBHko 1. eta 2. Mailakoak.

Ipuinak 1-4 orrialde artekoak izanen dira, euskaraz idatziak eta gai librekoak. Saria liburu sorta eta eskola materiala izanen da.

Ipuinak baloratzeko orduan, oraingoan ere, irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dira. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dira eta ez dira onartuko idazmakinaz edota ordenagailuz idatzitakoak.

Lanak abenduaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira Berako Herri liburutegian, gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Sari banaketa abenduaren 16an, ortziralarekin, arratsaldeko 18:00etan eginen da Berako Herri Liburutegian. Zalantzaren bat izanez gero, liburutegira deitu behar da, 948 62 55 02 telefonora (Beatriz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun