Asteburu honetan jokatu dira Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako finalerdiak. Honenbertzez, heldu den larunbatean, azaroaren 19an, goizeko 09:30etik aitzinera Lesakan jokatuko diren finaletako protagonistak erabaki dira.
Zehazki, Lesakan, larunbat goizean jokatu ziren lehen finalerdiak.
Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leizak 18 eta 11 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarteri eta Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardik 18 eta 13 irabazi zieten Arkupeko Xabi Lasaga eta Mikel Galardiri.
Infantil B mailan, Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopezek 18 eta 17 irabazi zieten Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarteri eta Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 18 eta 5 irabazi zieten Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasari.
Kadete B mailan, Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuk 18 eta 13 irabazi zieten Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelari eta Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 8 irabazi zieten Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiari.
Azaroaren 13an, igande goizean, finalerdietako bertze sei partida jokatzekoak ziren Berako Eztegara pilotalekuan.
Alebin A mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Aimar Otxotekok 18 eta 8 irabazi zieten Altxatako Aritz Irazoki eta Eneko Sanzberrori eta Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterok ere 18 eta 8 irabazi zieten Oiarpeko Urko Etxeberria eta Iker Kortajarenari.
Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Ansok 18 eta 8 irabazi zieten Oiarpeko Josu Leonet eta Aritz Leonet-i eta Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduagak 18 eta 7 irabazi zieten Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari
Kadete A mailan, aldiz, ez zen partidarik jokatu. Arkupeko Jon Olaizola eta Oiarpeko Xabi Azpiroz zuzenean pasatu dira finalera, Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendy erretiratu direlako eta Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Oiarpeko Andoni Flores, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezen kontra aritzekoak ziren, baina ortzegunera gibeleratu da partida eta orduan erabakiko da bigarren bikote finalista.
Etxalarren ere igande goizean jokatu ziren finalerdiak.
Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolak 18 eta 1 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriari, eta Gure Txokoako Unai Llucia eta Andoni Telletxea 18 eta 16 Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villameari.
Benjamin B mailan, Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 7 irabazi zieten Arkupeko Imanol Ugaldebere eta Xuban Fernandez-i eta Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuak 18 eta 9 irabazi zieten Gure Txokoako Asier Latorre eta Unax Villameari.
Benjamin A mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 4 irabazi zieten Biltokiko Patxi Loiarte eta Joxe Arriada-Garikoitz Txoperenari eta Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxeberek 18 eta 12 irabazi zieten Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchez-i.
Finalak azaroaren 19an Lesakan
Gauzak honela, azaroaren 19an, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatuko dira finalak Lesakako udal pilotalekuan.
Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagola, Gure Txokoako Unai Llucia eta Andoni Telletxearen kontra ariko dira.
Benjamin B mailan, Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larralde, Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuaren kontra.
Benjamin A mailan, Gure Txokoako Josetxo Sesé eta Asier Telletxea, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebereren kontra.
Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leiza, Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardiren kontra.
Alebin A mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Aimar Otxoteko, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canteroren kontra.
Infantil B mailan, Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopez, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiren kontra.
Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Anso, Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduagaren kontra.
Kadete B mailan, Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisu, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosen kontra.
Kadete A mailan, Arkupeko Jon Olaizola eta Xabi Azpiroz, ortzegunean jokatuko den finalerdiko partidako (Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Oiarpeko Andoni Flores, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezen kontra) irabazlearen kontra ariko dira finalean.