Berako kirol eta kultur elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 11

Eskaerak azaroaren 30era arte aurkezten ahal dira Herriko etxeko bulegoetan

Berako kirol eta kultur elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Eskaerak azaroaren 30era arte (asteazkena) aurkeztu beharko dira Herriko etxeko bulegoetan. Ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaerak, ezta Kultur etxean, Kiroldegian edo e-postaz aurkeztutakoak ere.

Berako kirol eta kultur elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago Eskaerak azaroaren 30era arte (asteazkena) aurkeztu beharko dira Herriko etxeko bulegoetan. Ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutako eskaerak, ezta Kultur etxean, Kiroldegian edo e-postaz aurkeztutakoak ere.

 

Kirol ekitaldiak

Kirolean bi diru laguntza mota izanen dira: Alde batetik, Kirol praktika (denboraldi luzea duten jarduerak): liga bat dutenak, urte osoan zehar egiten diren mendi irteerak, astero entrenatzen den kirolen bat eta gisakoak. Bertze aldetik daude Kirol ekitaldiak (egun batean egiten direnak).

Kirol praktikari diru laguntza osoaren %80a ematen zaio eta kirol ekitaldiei gainerako %20a. Eskaera guztien artean banatzen dira irizpide batzuk jarraikiz.

Kirol praktikari dagokion diru laguntza onartu eta egun batzuetara egokitutako kopuruaren %50a ematen da, eta urte hondarrean ebaluazio orria entregatzean gainerakoa; hau da, gehienez ere, bertze %50a.

Kirol ekitaldia denean, aldiz, egun bakar batean egiten denez, egiten den egunetik hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dute ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa -hau da, gastuen justifikazioa-; ondotik, ordainduko zaie dagokien diru laguntza, betiere dena ongi justifikatua badago.

Diru laguntzak emateko irizpideen inguruan argibide gehiago nahi izanez gero, Udal Kirol Zerbitzuaren bulegoetan galdetu behar da.

 

Kultur ekitaldiak

Kultur ekitaldiak egiten diren egunetik hurrengo 30 egunen barnean entregatu beharko dute ebaluazio orria eta memoria ekonomikoa -hau da, gastuen justifikazioa-; ondotik, ordainduko zaie dagokien diru laguntza, betiere dena ongi justifikatua badago.

Diru laguntzak emateko irizpideen inguruan argibide gehiago nahi izanez gero begiratu web orrian dagoen Kultur Batzordeko atala edo galdetu Udaleko Kultur etxean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun