Aurten ere martxan dago Solaslaguna proiektua. Horren berri emateko eta parte hartzeko aukera eskaintzeko azaroaren 12an, larunbat eguerdian hitzaldia eta luntxa izanen da Berako Beralandeta aretoan.
Gainera, Bortzirietaz gain, Malerrekan eta Baztanen ere honekin ari dira bertako udalek egindako apustuari esker. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dago, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.
Beraz, proiektuan parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi izanez gero, azaroaren 12an, larunbat eguerdiko 12:00etan Berako Beralandeta aretoan eginen den aurkezpen hitzaldira eta ondorengo luntxera gonbidatu nahi izan dute.