Berak hartuko du "Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da" izeneko proiektua

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 10a

Azaroaren 14tik 18ra izanen da

Azaroaren 14tik 18ra bitartean, Berak Cederna Garalur Elkartearen “Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da” proiektuan parte hartuko du. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan izanen da, eta herri bakoitzean egonen den aste horretan herritarrei zabalik egonen da.

Azaroaren 14tik 18ra bitartean, Berak Cederna Garalur Elkartearen “Aste digitala zure udalerrian: klik batekin aski da” proiektuan parte hartuko du. Cederna Garalur Elkartearen IKT Autobusa Nafarroako Mendialdeko 8 herritan izanen da, eta herri bakoitzean egonen den aste horretan herritarrei zabalik egonen da.

Irene Gastaminza, proiektu burua, IKT autobusean egonen da, astelehenean, azaroaren 14ean, goizeko 9:30etik 11:00etara.

IKT autobusa herritarrei zabalik egonen da astelehenetik ortzegunera, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era. Ortziralean bi tailer eginen dira, eta herritarrek horietarako izena eman ahal izanen dute autobusean bertan astean zehar. Tailerrak honako hauek dira: 'Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa', ortziralean goizeko 10:30ean, eta 'Administrazio elektronikoa' eguerdiko 12:00etan.

Proiektu horren helburu nagusia da teknologia berriak Nafarroako Mendialdeko herritarrei hurbiltzea, eguneroko bizitzan erabiliz horien onurak jaso ditzaten; hartara, jarrera aktiboa izanen dute informazioaren gizartean.

Nafarroako Mendialdeko herritarrei informazioaren gizarteak eta IKTek ematen dituzten aukerak sustatzea, zabaltzea eta horien berri ematea da gakoa. Bi gai lantzen dira nagusiki: 'Ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa' eta 'administrazio elektronikoa (administrazio-e)'.

Izenburuak dioen bezala, "Aste digitala zure udalerrian" proiektuarekin Cederna-Garalur elkartearen asmoa da 'IKTBak Nafarroako Mendialdeko herritarren zerbitzura' izeneko programa astero eskualde-buru batera eramatea. Horretarako, Cederna Garalur Elkarteak proiektuaren eskura jarri du IKT Autobusa, astez aste herritarrentzako informazio-, arreta- eta prestakuntza-gune izanen dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun