Gerra bunkerretan barrena mendi itzuli gidatuak eginen dira azaroan eta abenduan Beran

TTIPI TTAPA 2011ko aza. 10a, 08:58

Honelako irudiak hartu ditu Asier Gogortzak gerra bunkerretan. Utzitako argazkia

Asier Gogortza argazkilariak gidatuko ditu itzuliak

Berako Udalak antolatuta, azaroaren 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an gerrako bunkerretan barrena mendi itzuli gidatuak eginen dira, Asier Gogortza argazkilari beratarrak gidatuta. Mendian ibili ondotik, eraikin horiek erabiliz egindako argazkiak Gure Txokoan ikusteko aukera izanen da.

1940 eta 1948 artean, Pirinio osoan defentsa-lerroa eraiki zuen Francoren armadak, guztira 6.000 bunker inguru. Berako lurretan porlanezko 200 bat nido eta babesleku izanen dira eta gotorleku horietako batzuk kanpotik eta barrenetik ezagutzea da ibilbide gidatuen helburua.

Asier Gogortza argazkilariak gidatuko du itzulia. Herrian dauden ehun bunker baino gehiago lokalizatu eta dokumentatu ditu eta horrez gain, Concrete Landscapes izeneko argazki erakusketa ere prestatu du, bunker horietako batzuk kamara ilun bihurtu eta paisaiei argazkiak eginez. Erakusketa Gure Txokoa Elkartean bisita daiteke itzuliaren ondotik.

Ibilbideetan parte har­tzeko 012 edo 948 217012ra (Nafarroa kanpokoek) deitu behar da. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira eta egun horietan 10:30ean egin dute hitzordua Ibardingo Gorria Bentan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun