Euskara ikasi nahi duten sei lagunek euskara klaseak hasi dituzte. Zehazki, joan den ortzegunean hasi ziren klaseak eta astean bi aldiz biltzen dira, asteartero eta ortzegunero, 19:30etik 21:30era. Horretarako Doneztebetik etortzen da irakaslea.
Izena eman duten guztiak herrian bizi dira, batzuk euskara gutti erabiltzen dutenak dira eta kanpotik etorri direnak bertzeak.
Aipatzekoa da Igantzin horrelako zerbait egiten lehenbiziko aldia dela.
Euskaraz irakurri eta idazteko zailtasunak dituztenentzako alfabetatze ikastaroa eskaintzeko proposamena ere egin zen baina hau ez da aitzinera atera.
Ziberra azaroan zabalik
Uda sasoian itxita egon ondotik, ziberrak berriz zabalduko ditu ateak azaroan. Gainera, ordenagailuez gain, bertzelako erabilpenak ematea da Udalaren asmoa.