‘Beee Eguna’ azaroaren 12an

Aitor AROTZENA 2011ko azaroaren 9a

Euskal Herriko ber­tso eskolen topaketak azaroaren 12an ospatuko dira herrian. Beeeee Eguna izenburupean eginen den ospakizunaren egitaraua 11:30ean hasiko da, partaideak Arrano ostatuan elkar­tzean. Eguerdian ber­tso poteoa eginen da, Unai Gaztelumendi, Xumai Murua, Izar Mendiguren, Eneritz Zabaleta, Maddi Ane Txoperena, Josu San­jurjo, Eneko Abasolo Abarkas eta Iñaki Alemanen parte hartzearekin.

14:00etan bazkaria izanen da Linddurrenborda sagardotegian eta bazkalondoan bertso jarriak eta sorpresak izanen dira Baztango helduen bertso-eskola, Jon Martin, Iñaki Gurru­txaga, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa, Zarauzko bertso eskola, Aitor Sarriegi, Iñaki Viñaspre, Enaitz Alustiza, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniegoren eskutik. 19:00etan bat-bateko saioa eskainiko dute Zialdoan Alaia Martin, Xabier Silveira, Ira­txe Ibarra eta Julen Zelaieta bertsolariek, Egoitz Aizpuru eta Iker Iriar­te gai-jartzaileen erra­netara. 22:00etatik ai­tzinera, Atxaspi ostatuan Oskar Estangarekin dantza eta kantua izanen da.

Herrialde ezberdinetako helduen bertso-eskolen artean harremanak egitea eta elkarrekin bertsoaz, festaz, lagun taldeaz gozatzea izan dira Topaketa hau sorrarazi duten motiboak, Ber­tso Eskolatik jakinarazi dutenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun