Belar artifiziala aldatuko da futbol zelaian

Aitor AROTZENA 2011ko azaroaren 9a

Beti Gazte elkarteak Mastegiko belar artifiziala aldatzeko asmotan dago, egoera txar xamarrean baitago. Berez, hamar bat urteko biziraupena izaten du belar honek eta heldu den urtean 15 urte beteko dira zelaia inauguratu zenetik. Espainiako Futbol Federazioak lan hori diruz lagunduko du eta trukean, Federazio horren eta Nafarroako Futbol Federazioaren kirol lehiaketak eta ekintza ofizialak Mastegin egiten uzteko baimena eman dio ahobatez Udalak hamar urterako. Hala ere, lehiaketa ez-ofizialak direlarik, hala nola federatutako taldeen entrenamenduak, ikastaroak, kirol-gaitzeak eta gisakoak, Udalak jaso ahal izanen du haien esku jartzen diren zerbitzuak erabiltzeagatik kostu zehatza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun