Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantzaren hasierako onespena ahobatez onartu du Udalak. Ordenantza hori jendaurrean ere paratu da, herritarrek eta legalki interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal ditzaten.
Ordenantzaren arabera, estatu laiko eta ez konfesional batean, erakunde publikoek herritarren askatasun ideologiko eta erlijiosoak bermatu behar dituzte.
Horregatik eta gaur egun gizartearen kultur aniztasuna eta erlijioa kontuan harturik, beharrezkotzat jo dute udaletik ezkontza zein hileta edo omenaldi zibilak egiteko aukera ematea. Pertsona bakoitzak aukeratutako bizimodua errespetatu behar dela erran dute.