Arkupe emakumezkoen paleta txapelketa Lizarrara

Aitor AROTZENA 2011ko azaroaren 9a

Aitor Arotzena

Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako finala jokatu zen urriaren 22an eta Lizarrako Mertxe eta Susana 30-26 nagusitu zitzaien Hernaniko Goikoetxea eta Arrietari, partida gogor baten ondotik. Hirugarren pisurako lehian, Aurora Sanz lesakarrak eta Edurne Argain iruritarrak 30 eta 19 irabazi zieten Irasustebarrena eta Semper irundarrei. Azken partiden ondotik, sari baneketen txanda izan zen. Begoña Taberna frontoiko ostatuko arduradunak, Justo Agirretxe antolatzaileak eta Santiago Oiartzabal Arkupe elkarteko presidenteak banatu zituzten sari ederrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun