‘Bera baserriz baserri’ liburua aurkeztu dute

TTIPI TTAPA 2011ko aza. 9a, 12:10

Aitor Arotzena

Bera baserriz baserri liburu berria argitaratu dute Rosa eta Jose Antonio Totono Erran­donea anaia-arre­bek zortzi auzoetako 135 baserrien eta bertan bizitu direnen 764 argazkiekin. Aurkezpen ekitaldian, egileekin batera, Marisol Taberna alkatea, auzo bakoi­tze­ko hitzaurreak idatzi dituen­ Juanma Molinero eta Fernando Mikelare­na historia­laria izan ziren. Alkateak Errando­neatarren lana goraipatu zuen eta beti historia eta egungo ekitaldiak ezagutze­ko eta ezagutzera emateko prest daudela gogorarazi zuen. Molinerok ere esker hi­tzak­­ izan zituen eta «egungo krisiarekin, norbere kabuz eta patrozinatzaile gabe liburuak argitaratzeak ausardia eta herriarekiko­ maitasun handia» erakusten ditue­la aipatu zuen. Mikelarenak baserrien historiaren za­ti bat jakitera eman zuen. Erroldaren arabera 1853an 138 baserri zeuden eta 1646an 67 baserri. Altzateko jaunak urte batzuk lehenago 25 baserri errearazi zitue­la azaldu­ zuen: «Bera izanen da Euskal Herriko eta munduko herri bakarra karri­ka eta plaza bat eskainia diona herrian­ hainbat hondamendi sortu zituen jauntxo bati»­. Liburuaren­ egileek ere hartu­ zuten hitza. Totonok aipa­tu zuenez, «lan hau baserri­ta­rrek egin dute, beraien etxeetako ateak zabaldu baitizkigute». Eta Ro­sak aipa­men berezia egin zien baserrietako emakumeei: «beraiek baitira zapata­ eta txokolate kutxetan argazkiak gorde dituztenak». Mikel Zubietak pres­ta­­tutako ikusen­tzuteko ederra ere erakutsi zuten. Liburua kiosko eta ohiko dendetan salgai dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun