Gerra bunkerretan barrena mendi itzuli gidatuak eginen dira azaroan eta abenduan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Asier Gogortza argazkilariak gidatuko ditu itzuliak

Udalak antolatuta, azaroaren 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an gerrako bunke­rretan ba­rrena mendi itzu­li gidatuak eginen dira­.

1940 eta 1948 artean, Pirinio osoan defen­tsa-lerroa eraiki zuen Fran­­coren armadak, guz­­tira 6.000 bu­nker inguru. Berako lurretan por­lanez­ko 200 bat nido eta babesleku izanen dira eta gotorleku horietako ba­tzuk kanpotik eta barrenetik ezagutzea da ibilbide gidatuen helburua.

Asier Gogortza argaz­kilariak gidatuko du itzulia. Herrian dauden ehun bunker baino gehiago lokalizatu eta dokumentatu ditu eta ho­rrez­ gain, Concrete Lands­capes izeneko argazki erakusketa ere prestatu du, bunker horietako batzuk kamara ilun bihurtu eta paisaiei argazkiak eginez. Erakusketa Gure Txokoa Elkartean bisita daiteke itzuliaren ondotik.

Ibilbideetan parte har­tzeko 012 edo 948 217012ra (Nafarroa kanpokoek) deitu behar da. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira eta egun horietan 10:30ean egin du­te hi­tzor­­dua Ibardingo Gorria­ Bentan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun