Garagardoa ekoizteko ikastaroa antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 14a

Txartelak azaroaren 16ra arte eskuratzen ahal dira Katakun edo Kaxernara idatzita

Azaroaren 18 eta 19ko asteburuan, heldu den ortziralean eta larunbatean, garagardoa ekoizteko ikastaroa antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak.

Azaroaren 18 eta 19ko asteburuan, heldu den ortziralean eta larunbatean, garagardoa ekoizteko ikastaroa antolatu du Berako Kaxerna Gaztetxeak.

Garagardoaren osagaiak eta garagardo ezberdinak ikusi eta dastatzeko eta teoria pixko bat ikasteko modua izanen da ortziralean 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eguerdian hasiko dira garagardoa ekoizten. Ondoren, ordu terdiko tartea dagoenez bazkaldu eginen dute 13:30ean eta gero, berriz ere garagardoa egiten segituko dute, 15:00etatik 19:00etara.

Ikastaro honetan parte hartzeko txartelak azaroaren 16a, ortzeguna bitarte eskuragarri izanen dira Kataku ostatuan edo Kaxernako emailera idatzita (kaxerna_gaztetxea@hotmail.com). Dastaketa, ikastaroa eta bazkariaren prezioa 5 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun