Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalerdiak jokatuko dira asteburuan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 8a

Larunbat goizean Lesakan eta igande goizean Beran eta Etxalarren jokatuko dira partidak

Azaroaren 6an, igandean, errekuperazio jardunaldia jokatu zen Berako Eztegara pilotalekuan eta honenbertzez, erabakiak gelditu dira Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren txapelketako finalerdiak asteburu honetan jokatuko dituzten bikoteak.

Azaroaren 6an, igandean, errekuperazio jardunaldia jokatu zen Berako Eztegara pilotalekuan eta honenbertzez, erabakiak gelditu dira Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren txapelketako finalerdiak asteburu honetan jokatuko dituzten bikoteak.

Errekuperazio jardunaldiari dagokionez, Benjamin A mailan, Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchezek 18 eta 17 irabazi zieten Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebereri.

Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leizak 18 eta 10 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarteri.

Infantil B mailan, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 18 eta 10 irabazi zieten Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasari.

Infantil A mailan, Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduagak 18 eta 6 irabazi zieten Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenari.

Kadete B mailan, Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiak 18 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuri eta Kadete A mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 18 eta 9 irabazi zieten Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyri.

 

Lesakan larunbat goizean abiatuko dira finalerdiak

Gauzak honela, azaroaren 12an, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera jokatuko dira lehen finalerdiak Lesakan.

Zehazki, alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leiza, Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarteren kontra ariko dira lehenik eta Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardi, Arkupeko Xabi Lasaga eta Mikel Galardiren kontra gero.

Infantil B mailan, Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarte Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopezen kontra ariko dira eta Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasa, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiren kontra.

Kadete B mailan, Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuela, Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuren kontra ariko dira eta Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Ros, Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiaren kontra.

 

Beran, igandean 09:30ean

Azaroaren 13an, igande goizeko 09:30etik aitzinera, finalerdietako bertze sei partida jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan.

Alebin A mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Aimar Otxoteko, Altyxatako Aritz Irazoki eta Eneko Sanzberroren kontra ariko dira eta Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Cantero, Oiarpeko Urko Etxeberria eta Iker Kortajarenaren kontra.

Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Anso, Oiarpeko Josu Leonet eta Aritz Leoneten kontra ariko dira eta Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduaga, Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriaren kontra.

Kadete A mailan, Arkupeko Jon Olaizola eta Oiarpeko Xabi Azpiroz, Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyren kontra ariko dira eta Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Oiarpeko Andoni Flores, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezen kontra.

 

Etxalarren igandean 11:00etan

Etxalarren ere igande goizean sei finalerdi jokatuko dira.

Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako lau bikote izanen dira. Lehenbiziko Iker Osua eta Jon Pagola, Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriaren kontra eta gero, Unai Llucia eta Andoni Telletxea, Andde Maritorena eta Adei Villamearen kontra.

Benjamin B mailan, Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larralde, Arkupeko Imanol Ugaldebere eta Xuban Fernandezen kontra ariko dira eta Gure Txokoako Asier Latorre eta Unax Villamea, Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuaren kontra.

Benjamin A mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxea, Biltokiko Patxi Loiarte eta Joxe Arriada-Garikoitz Txoperenaren kontra ariko dira eta Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebere, Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchezen kontra.

Finalerdietako irabazleek, Lesakan azaroaren 19an jokatuko diren finaletarako txartela eskuratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun