Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak bultzatuta, Kontziliazioaren Astea eginen da. “Ardurak banatu, elkar maitatu” izenburupean, zaintzaren etika aztertzeko bi ekitaldi eginen dira.
Gai honetan barneratzeko, azaroaren 5ean, larunbat arratsaldeko 19:00etatik aitzinera, Oscar Tejedor zuzendariaren “Cuidadores” filma eskainiko da, alzheimerrari buruzko dokumentala. Kritika bikaina dauka filma honek eta saria jaso ditu Valladoliden, Euskal Herrian edota Montaverner bezalako jaialdietan. Filmak irauten duen bitartean, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat ludoteka zerbitzua ere eskainiko da. Horretarako, 948 635036 telefonora deitu behar da.
Zaintzaren etikaren gaiarekin segitzeko, azaroaren 10ean, ortzegun arratsaldeko 18:00etan, Lesakako Koxkonta Bideko erabilera anitzeko udal aretoan, Neus Alberto Meri berdintasun teknikariak solasaldia eskainiko du. Gaur egungo gizartean zaintze lanek garrantzirik ez izatearen arrazoiak aztertuko ditu eta kontzeptu hori ikasteko, elkartasuna adierazteko edo maitasuna erakusteko modua bezala berdefinituko beharko litzakeela adieraziko du. Belaunaldiz belaunaldi estereotipoak nola errepikatzen diren aztertuko du eta nola emakumeek hartzen duten zaindari lana. Zaintza horietan nahiz etxeko lanetan gizasemeek ardurak hartzearen garrantziaz ere ariko da. Solasaldi honetan ere ludoteka zerbitzua eskainiko da.