Zaintzaren etikari buruzko solasaldia eskainiko da azaroaren 10ean Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Kontziliazioaren Astearen barrenean emanen du Neus Alberto Meri berdintasun teknikariak ortzegunean 18:00etan

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak bultzatuta, Kontziliazioaren Astea egiten ari da “Ardurak banatu, elkar maitatu” izenburupean.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak bultzatuta, Kontziliazioaren Astea egiten ari da “Ardurak banatu, elkar maitatu” izenburupean.

Larunbatean “Cuidadores” filma eskaini zen Beran eta zaintzaren etikaren gaiarekin segitzeko, azaroaren 10ean, ortzegun arratsaldeko 18:00etan, Lesakako Koxkonta Bideko erabilera anitzeko udal aretoan, Neus Alberto Meri berdintasun teknikariak solasaldia eskainiko du. Gaur egungo gizartean zaintze lanek garrantzirik ez izatearen arrazoiak aztertuko ditu eta kontzeptu hori ikasteko, elkartasuna adierazteko edo maitasuna erakusteko modua bezala berdefinituko beharko litzakeela adieraziko du. Belaunaldiz belaunaldi estereotipoak nola errepikatzen diren aztertuko du eta nola emakumeek hartzen duten zaindari lana. Zaintza horietan nahiz etxeko lanetan gizasemeek ardurak hartzearen garrantziaz ere ariko da. Solasaldi honetan ere ludoteka zerbitzua eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun