Hotza heldu da eta jendea hasi da etxean sua pizten. Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatetik ohartarazi dutenez, “hori arazo larria izaten ahal da guretzat, gero errautsak zaborrontzietara botatzen direlako, eta ongi itzaltzen ez badira, zaborrontziek edo kamioiek su hartzen ahal dutelako”.
Horregatik, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatetik eskatu dute suko hautsak zaborrontzira bota baino lehen, bustitzeko edo ziurtatzeko ongi itzalita daudela, inolako arazorik ez sortzeko.