Bortzirietako eskuz binakako txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 3a

Partida ikusgarriak eskaintzen ari dira pilotari ttikiak. Aitor Arotzena

Errekuperazio jardunaldia jokatuko da igandean Beran

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zen joan den ortzegunetik hasi eta asteburu osoan. Igande honetan, berriz, errekuperazio jardunaldia jokatuko da Beran.

Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zen joan den ortzegunetik hasi eta asteburu osoan.

Urriaren 27an, ortzegun arratsaldean jokatutako partidetan, Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Ansok 18 eta 10 irabazi zieten Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari eta Oiarpeko Josu Leonet eta Aritz Leonetek 18 eta 13 irabazi zieten Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenari. Kadeteak A mailan, Gure Txokoako Xabi Alkasenak eta Oiarpeko Aitzol Arzallusek 18 eta 9 irabazi zieten Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezi eta Arkupeko Jon Olaizolak eta Oiarpeko Xabi Azpirozek 18 eta 2 irabazi zieten Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyri.

Urriaren 29an, larunbat goizean Lesakan jokatutako partidetan, Alebin B mailan, Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardik 18 eta 16 irabazi zieten Arkupeko Xabi Lasaga eta Mikel Galardiri. Infantil B mailan, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokik 18 eta 12 irabazi zieten Altxatako Unai Iparagirre eta Andoni Iribarreni eta Kadete B mailan, Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelak 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Ros-i.

Urriaren 30ean, igande goizean Beran jokatutako partidetan, Infantil B mailanm Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasak 18 eta 17 irabazi zieten Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarteri. Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Ansók 18 eta 7 irabazi zieten Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenari eta Biltokiko Oihan Canabal eta Bingen Anduagak 18 eta 11 irabazi zieten Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari. Kadeteak B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 15 irabazi zieten Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiari eta Oiarpeko Jon Otegi eta Gorka Mitxelenak 18 eta 14 irabazi zieten Altxatako Joseba Irazoki Xabier Sanzberrori.

Etxalarren ere igande goizean jokatu ziren partidak. Aurrebenjamin mailan, Gure Txokoako Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriak 18 eta 10 irabazi zieten Arkupeko Oier Orbegozo eta Orti Arozenari eta Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolak 18 eta 4 irabazi zieten Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villameari. Benjamin B mailako final laurdenetako partidak ere jokatu ziren. Arkupeko Aritz Otxoteko eta Asier Larraldek 18 eta 1 irabazi zieten Altxatako Andoni Otxoteko eta Xabier Telletxeari. Gure Txokoako Asier Latorre eta Unax Villameak 18 eta 17 irabazi zieten Altxatako Markel Etxarte eta Koldo Bizenteri. Altxatako Aiert Irigoien eta Unai Arburuak 18 eta 12 irabazi zieten Gure Txokoako Iñaki Ruiz eta Urtzi Fagoagari eta Arkupeko Imanol Ugaldebere eta Xuban Fernandezek 18 eta 15 irabazi zieten Altxatako Xabi Iparragirre eta Rafaela Gomez-i.

 

Errekuperazio jardunaldia azaroaren 6an Beran

Azaroaren 6an, igande goizeko 09:30etik aitzinera, jardunaldi hauetan jokatu gabe gelditu diren partidak jokatzeko errekuperazio jardunaldia jokatuko da Berako Eztegara pilotalekuan. Benjamin A mailan, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebere, Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchezen kontra ariko dira; Alebin B mailan, Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarte, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leizaren kontra; Infantil B mailan, Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasa, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiren kontra; Infantil A mailan, Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorena, Biltokiko Oian Canabal eta Bingen Anduagaren kontra; Kadeteak B mailan, Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maia, Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuren kontra eta eta Kadeteak A mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez, Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun