13 txirrindularik bakarrik hartu dute parte Larungo III. Igoeran

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 2a

Larungo Igoeran parte hartu zuten 13 txirrindulariak. Utzitako argazkia

Heldu den urteko edizioa zalantzan jarri du Gure Txokoak

Berako Gure Txokoa elkarteak hirugarren urtez antolatutako Larungo Igoerak 13 txirrindulari bertzerik ez zituen bildu urriaren 30ean. Eguraldi bikaina egin zuen eta giro ederra izan zen, baina partaideak gutti. Lehenbiziko bi edizioetan garaile izan zen Patxi Vilak ez zuen parte hartu eta aldi honetan Unai Plaza lekaroztarra izan zen bizkorrena, 47 minutu eta 12 segunduko denborarekin.

Bigarren, Miguel Solano beratarra izan zen (48’ 34”) eta Iñigo Lasaga etxalartarrak osatu zuen podiuma (49’07”). Aipagarria da aurten 14 urteko hiru txirrindularik osatu dutela ibilbide gogorra (850 metroko desnibela, 8,9 kilometroko ibilbidean): Sunbillako Eneko Herrerok, Iturengo Javier Seinek eta Lesakako Iker Iturriak.

Probak izandako erantzuna ikusita, hurrengo edizioa zalantzan jarri dute Gure Txokoatik. Angel Pombar presidentearen erranetan, “momentu honetan ez genuke berriz antolatuko, baimenak, anbulantzia, laguntzeko jendea, luntxam sariak… lortu behar dira. Ez dakigu inguruko txirrindularientzat sobera den karrera moduan egiteko edo zein den arazoa, baina lehenbiziko urtean 45 lagun, joan den urtean 20 eguraldi txarrarekin eta aurten 13 bertzerik ez…”.

Sailkapenak

1. UNAI PLAZA 47'12'' LEKAROTZ

2. MIGUEL SOLANO 48'34'' BERA

3. IÑIGO LASAGA 49'07'' ETXALAR

4. IÑAKI LANDABEA 49'37'' OIARTZUN

5. JOXEAN GILLENEA 51'38'' BERA

6. JOSEBA ERRANDONEA 52'04'' BERA

7. JOSEBA LASARTE 56'37'' BERA

8. JAVIER SEIN 56'38'' ITUREN

9. ENEKO HERRERO 57'53'' SUNBILLA

10. MIKEL INDA 59'46'' BERA

11. ALVARO NAPAL 1h00'43'' BERA

12. IKER ITURRIA 1h06'45'' LESAKA

13. ROBERTO GARCIA 1h14'02'' BERA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun