Ipuinak eta zinea izanen dira Berako kultur asteburuan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 28a

"Izarren argia" filmeko irudi bat. Artxiboko argazkia

Kultur asteburua emankorra izanen da Beran. Urriaren 28an, ortziral arratsaldean haurrentzako ipuin kontalaria izanen da liburutegian eta larunbat arratsaldean “Izarren argia” filmaren proiekzioa Beralandetan.

Urriaren 28an, ortziral arratsaldeko 18:00etan hasita, Lur Korta ipuin kontalaria ariko da liburutegian, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat “Otsoz otso” ipuinak kontari. Berako liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute ekimena.

Urriaren 29an, larunbat arratsaldeko 19:00etan, berriz, “Izarren argia” filmaren zinema proiekzioa eginen da Beralandetan. Espidobaita elkarteak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz.

2010eko filman, Espainiako gerra ondoren Mutrikuko Saturrarango emakumeendako presondegian izandako gertakariak ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun