Hizkera ez sexistaren erabilerari buruzko saioak egiten ari dira Beran

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 28a

Lehenbiziko formakuntza saioko partehartzaileak. Utzitako argazkia

Bortzirietako Berdintasun Komisioak bultzatuta, urriaren 28an izanen da azkena

Bortzirietako Berdintasun Komisiotik, Hizkera Ez Sexistaren erabileraren inguruko formazioa saioa antolatu dituzten urriaren 21ean eta 28an Beran. “Egunero erabitzen dugun hizkuntza ez du sexurik, baina ematen diogun perspektibaren arabera, estereotipoak eta ezberdintasunak areagotzen ditugu” aipatu dute saioan.

Bortzirietako Berdintasun Komisiotik, Hizkera Ez Sexistaren erabileraren inguruko formazioa saioa antolatu dituzten urriaren 21ean eta 28an Beran.

“Egunero erabitzen dugun hizkuntza ez du sexurik, baina ematen diogun perspektibaren arabera, estereotipoak eta ezberdintasunak areagotzen ditugu” aipatu dute saioan. Gai honetan barneratzeko, eta egiten ditugun “akatsetaz” ohartzeko, ikastaroa martxan da.

Urriaren 28an, ortziralean burutuko dute bigarren saioa, Beran, Beralandetan. Ikastaroa 4 orduko bi saioetan eman da, Udal Langile eta Itunako ordezkariei bideratua. Ekimenaren sustatzaileak, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Nafarroako Berdintasun Institutua eta Familia dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun