Larunerako Mendi Bizikleta hirugarren urtez eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 28a

Lainopean lehen postuan helmugaratu zen iaz Patxi Vila. Artxiboko argazkia

8,9 kilometroko ibilbideean 850 metroko desnibela gainditu beharko dute txirrindulariek

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, Larunera mendi bizikleta ibilaldia eginen da igande honetan, urriak 30, hirugarren urtez. Txirrindulariek 8,9 kilometro eta 850 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diete aurre.

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, Larunera mendi bizikleta ibilaldia eginen da igande honetan, urriak 30, hirugarren urtez. Txirrindulariek 8,9 kilometro eta 850 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diete aurre.

Iamoteneatik abiatuta 905 metro dituen Larunera igoz. Eta bitartean, Eztegara, Altzate, Itzea auzoa, Usategieta, Landagaita eta Zizkuitzen barna pasa beharko dute. 10:00etan emanen zaio ibilaldiari hasiera. Izen-ematea egun berean egin beharko da Iamotenean, 10 euro ordainduta. Hiru sari banatuko dira: lehenbizikoak 200 euro jasoko ditu; big­rrenak 100 euro eta hiruga­rrenak 50 euro. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, zailtasun haundiko ibilbidea da. Dutxak ere egonen dira futbol-zelaiko aldageletan.

Lehenbiziko bi edizioetan, Patxi Vila beratarra izan da garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun