Udalak deitutako auzolana Pilarika Egunean

Aitor AROTZENA 2011ko urriaren 27a

Aitor Arotzena

Urriaren 12a ez zen besta eguna izan Herriko Etxean. Udal bulegoak ohiko ordutegiarekin zabalik egon ziren Pilarika Egunean, baina horretaz gain, Udalak egindako deiari erantzunez, 30 herritar auzolanean aritzeko elkartu ziren. Onin erreka eta Erdiko Errotako kanala garbitzen aritu ziren. Urriaren 12an ez ezik, abenduaren 6ko Konstituzio Egunean ere gisako zerbait egitea da Herriko Etxearen asmoa, euskaldunoi inposatutako besta egunak direlakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun