Santiago Bideko lau etapa osatu ditu Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2011ko urriaren 27a

Lantz eta Iruña arteko ibilbidea egin zuten “erromesak” kontent hiriburura ailegatzean. Utzitako argazkia

Heldu den urtean Errioxaraino ailegatu nahi du

Beti Gazte elkarteko mendi taldeak Santiago Bideko lau etapa egin ditu azken hilabeteotan. Irailaren 25ean Lantz eta Iruña artean egin zuten laugarren etaparekin akautu dute aurtengo denboraldia, baina hu­rrengoan Errioxaraino ailegatzeko asmoa dutela jakinarazi dute.

Irailaren 25eko hondar ibilaldian 43 ‘erromesek’ hartu zuten parte eta sei ordu behar izan zituzten ibilbidea osatzeko. Tartean, Soraurenen, 17 kilometro egin ondotik hameketako ederra izan zuten, bertan bizi den Bixente Apeztegia he­rri­­tarra eta Gloria bere emaztearen eskutik. Indarberriturik, Iruñea bitarteko azken 13 kilometro zelaiei ekin zioten, Iruñeko Jesus eta Maria aterperaino ailegatzeko. Iruñeko sagardotegi batean baz­kaldu zuten. Santiago Bideko lau etapek izan duten arrakasta ikusirik, heldu den urtean Errio­xa­ra bitarteko etapak egiteko asmoa azaldu du Beti Gaztek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun