Hainbat gauza ikasten ari dira Labiaga Ikastolako neska-mutikoak ikasturte hasiera honetan. Irailean, Aspace zentroaren 40. urteurrena zela-eta, DBH eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek bisita egin zieten Maddi egoitzan lan egiten dutenei eta Labiagatik adierazi dutenez, esperientzia «aberasgarria» izan zen, eta Maddiko langileak zoriondu nahi izan dituzte. Bertzetik, 5. mailako ikasleek iraileko lehenengo hamabortz egunetako goizetan ingelesez izan zituzten ekintza guztiak, Dave O’Conneli irakasle irlandarrarekin. Eta irail hondarrean, berriz, Lizuniagara irteera egin zuten ikasle eta irakasle guztiek.