Iamoteneatik Larunera mendi bizikleta ibilaldia eginen da igande honetan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, Larunera mendi bizikleta ibilaldia eginen da igande honetan, urriak­ 30. Txirrindulariek 8,9 kilometro eta 850 metroko desnibela duen ibilbideari egin beharko diete aurre, Iamoteneatik abiatuta 905 metro dituen La­­runera igoz. Eta bitartean, Eztegara, Altzate, Itzea auzoa, Usategieta, Landagaita eta Zizkuitzen barna pasa beharko dute. 10:00etan emanen zaio ibilaldiari hasiera. Izen-ematea egun berean egin beharko da Iamotenean, 10 euro ordain­duta. Hiru sari banatuko dira: lehenbizikoak 200 euro jasoko ditu; biga­rrenak 100 euro eta hiruga­rrenak 50 euro. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, zailtasun haundiko ibilbidea da. Dutxak ere ego­nen dira futbol-zelaiko aldageletan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun