Kultur agenda

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Ekitaldi aunitzetako egu­nak datoz eta hurbile­nekoak aipatzearren, urria­ren 31n Txekiako The Gentlemen singers abesbatzak kantatuko du Kultur Etxean (19:30). Azaroaren 5ean Cuidadores Alzheimerrari buruzko dokumentala ikusgai izanen da Kultur Etxean (19:00); azaroaren 13­an haurren­tzako dantza saioa izanen da Kultur Etxean (17:00) eta aza­­roa­ren 22n, Santa Zezilia­ egune­ko kontzertua Musika Eskolan (18:00).

Bertzetik, azaroaren 4an emanen zaio hasiera XIII. Kafe Antzerki Zi­kloari. Egun horretan Txirene taldearen Sarean zin­tzilikatua ikusgai izanen da Katakun­ (22:00); hilaren 11n Xagu­ taldearen Agur, Manha­ttan! eskainiko da Errekalden (22:00) eta azaroaren 20an Osoronen Buah Txabal! Auzoan (19:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun