Ingeles ikastaroa doan gaztetxean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Kaxerna Gaztetxeak doako ingeles ikastaroa antolatu du maila guztietako jendearentzako. Helburu nagusia komunikatzeko ingelesa ikastea izanen da, ahozkoa landuz. Baina hizkuntza idatzia ere landuko da, irakurketen bitartez eta jarduera dinamikoak ere eginen dira.

Astelehenetan izanen dira saioak, urriaren 24an hasita, hiru hilabetez, 19:30etik 21:00etara. Izen-ematea: klasera joanez edo kaxerna_gazte­txea@hotmail.com-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun