Udaletxeko lanak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Gorritz enpresak eginen ditu Herriko Etxea moldatzeko bigarren faseko lanak. Udalak egindako deialdian, bortz en­presek aurkeztu zituzten eskaintzak, eta horien artean, lanak Le­itzako en­presari ematea erabaki zuen irailaren 29ko udal plenoan, 519.724,63 eurotan. Marisol Taberna alkateak kontatu digunez, «sotoan artxiboa gordetzeko tokia egokituko da eta langileen­tzako aldagelak eginen dira. Beheko solairuan, eskuin al­dera, bulego batzuk paratuko dira eta eskailera azpian komunak. Lehenbiziko solairuan bulegoak joanen dira: idazkari­tza, alkatetza­, kontu har­tzailearena... Bilera gela ere eginen da. Bigarren solairuak eta ganbarak, azkenik, berdin segituko dute».

Bertzalde, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin sei farola aldatu dira Ricardo Baroja ikastetxearen eta kirol­degi aldeko erreka baz­terrean. Kontsumo ba­xu­ko argiak paratu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun