Emakume eta ttikien atletismo eskolak landuko ditu aurten ere Manttalek

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Gaztetxoak larunbatetan biltzen dira eta emakumeak asteazkenetan

Manttale Mendi lasterketa taldeak ttikien eta emakumeen atletismo eskolak landu nahi ditu aurten ere.

Ttikienendako ikasturte berria urriaren 15ean abiatzekoa zen eta Iñaki Pikabea, Jone Zelaieta eta Cristina Arbues dira irakasleak. Ttikien eskola 2004. urtean edo lehenago jaiotakoei zuzendua dago eta lau mailatan banatua dago: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak.

Saioak larunbatero eginen dituzte, bi orduz. Eta atletismo entrenamenduarekin zerikusia duten ekintzekin batera, mendi ateraldiak, inguruko lasterketetan konpetizioak eta Nafarroako Kirol Jolasen barrenean Iruñeko lasterketetara ateraldiak ere eginen dituzte.

 

Emakumeen eskola

Ema­ku­meen atle­­tis­mo­­ eskolak ere aitzinera segitzen du bigarren urtez eta Pa­txi Irazoki, Jo­ne Zelaie­ta eta Cristina Arbues dira irakasle. Asteazkenero 19:30ean Ricardo Baroja ikastetxean egiten dituzte entrena­menduak. Ordubete eta ordu eta erdi arteko saioak­ dira, beroketak, luzaketak, lasterketak, abdominalak eta indar ariketak barne. Bi taldetan banatuta ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun