Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak, udalaren laguntzarekin antolatutako Keinu Leihoak 11 Antzerki Jardunaldiak. Clown antzerkiaz gain, argazki erakusketa eta musika ere izanen dira jardunaldi hauetan.
Honela, urriaren 27tik azaroaren 1era, ortzegunetik heldu den asteartera, Asier Gogorza argazkilari beratarraren “Concrete landscapes” erakusketa ikusgai izanen da komentuan. Argazkilari beratarrak “pin hole” edo argazkilaritza estenopeikaren aitzinako teknika erabiltzen du bere erretratoak ateratzeko. Zehazki, erakusketa honetan garai bateko bunkerrak erabili ditu argazki-tresna bezala eta horietatik lortutako irudiak erakutsiko ditu. Berako argazkilariak Erroman (Italia) ere egin du erakusketa hau udaberrian eta udan, arrakasta handiarekin.
Antzerkiari dagokionez, urriaren 29an, larunbat arratseko 20:30ean, Pierre Vissler clownaren “No Future” emanaldia ikusgai izanen da Kasinoan.
Urriaren 30ean, berriz, igande arratsaldeko 18:00etan Kasinoan, Esther Carrizo clownaren “Susanaren iraultza” emanaldia ikusgai izanen da.
Azaroaren 1ean, musikaren txanda izanen da eta Stephane Garin, Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasolak emanaldia eskainiko dute 18:00etan komentuan.