Finlandiako Helsinki hiriburuko Cantabile Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 1ean, astearte arratsaldeko 19:30etik aitzinera Berako Kultur Etxean, Berako Abesbatzak, Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ekitaldian. Helsinkiko abesbatzak Tolosako Nazioarteko Abesbatz lehiaketa famatuan parte hartu ondotik eskainiko du Berako emanaldia.
Cantabile 45 abeslariz osatutako ahots nahasietako Abesbatza da. 30 emakumek eta 15 gizasemek osatzen dute, Ruut Kiiskiren zuzendaritzapean. “A cappella” errepertorio zabala eta zorrotza du. Abesbatzak finlandiar musika garaikidea lantzen du batez ere baina urtean zehar garai desberdinetako lan orkestratuak egiten dituzte, jazz eta rockeko moldaketak barne. Gainera Cantabile, artearen modu desberdinetan eginiko ekoizpenetan parte hartzen du sarritan.
Bere errepertorioa eta espresibitatea izan dira nazioartean goraipatu dena. 2005ean Norbegiako Grieg-en Bergen-eko 1. Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian Sari Nagusia jaso zuten. 2007ko azaroan Sari Nagusia jaso zuen 11. Atenaseko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan eta Bakarlari Lirikoen Jaialdian, Grezian.
Beraien zuzendaria, Ruut Kiiski, Matti Hyökki irakaslearekin ikasi zuen zuzendaritza. Bertzalde, EMO Ensemble-ko abeslaria da bere sorreratik Pasi Hyökki-k zuzendua. Azken hau izan zen Cantabile Abesbatzaren aurreko zuzendaria.