Hamar boluntario gehiago lortu zituen Elkarrizan taldeak Berako Lurraren Egunean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 25a

Hainbat informazio banatzeaz gain, hamar boluntario berri lortu zituen Elkarrizan taldeak igandean Beran. Utzitako argazkia

Behar zaitugu, behar gaituzu izenburupean Bortzirietan zabaldu nahi da bolondres sarea

Elkarrizan bolondres taldeak boluntario gehiago bereganatzeko sentsibilizazio kanpaina abiatu du “Behar zaitugu, behar gaituzu” izenburupean. Horren inguruan, informazio stand-a jarri zuen igandean Berako Lurraren Egunean eta informazio biorrikoak emateaz gain, hamar boluntario gehiago lortu zituen. Honela, 50 bolondres izatera pasatu da.

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez egiten da taldearen kudeaketa eta bertzeak bertze etxeetan lagundu, adineko egoitzatan lagundu, ezintasuna duten elkarteko aisialdi jardueretan parte hartu, helduak alfabetizatu, haurrei etxeko lanetan lagun du edo ospitaletan laguntzen aritzen dira. Beti ere “norberak duen denboraren arabera”.

Zerbitzua ahalik eta profesionalena izateko asmoarekin, boluntarioei formakuntza, erantzukidetasun zibileko asegurua, kilometraje gastuen ordainketa eta jarraipena eskaintzen zaie, hilabetero koordinazio bilera egiten baita. Hain zuzen, hilabeteko bigarren astelehenetan egiten dute bilera hori eta hurrengoa, azaroaren 14ean izanen da, 11:30ean Beralandetan.

Sentsibilizazio kanpainari dagokionez, Lesakako Ferietan ere berriz jarriko dute informazio stand-a.

Harremanetarako eta informazio gehiago nahi duenarentzako 948 635036 telefonora deituz edo ssb@lesaka.net helbidera idatziz egin dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun