Dabid Garcia Gil durangarrak irabazi du Lizuniagako Igoera

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 25a

103 korrikalariak Eztegarako irteeran. Jose Mari Telletxea

103 korrikalarik parte hartu zuten Berako Gure Txokoak antolatutako lasterketaren 31. edizioan

Urriaren 22an, larunbat arratsaldean jokatu zen Gure Txokoa elkarteak antolatutako Lizuniagako Igoeraren hogeita hamekagarren edizioa jokatu zen. Aurtengo berrikuntza gisara, denborak txiparekin hartuko ziren. Gainerakoan, betiko ibilbidea izan zuten korrikalariek, 4,9 kilometrokoa Eztegara eta Lizuniagako kaxkoaren artean. Denera, 103 korrikalarik parte hartu zuten.

Urriaren 22an, larunbat arratsaldean jokatu zen Gure Txokoa elkarteak antolatutako Lizuniagako Igoeraren hogeita hamekagarren edizioa jokatu zen. Aurtengo berrikuntza gisara, denborak txiparekin hartuko ziren. Gainerakoan, betiko ibilbidea izan zuten korrikalariek, 4,9 kilometrokoa Eztegara eta Lizuniagako kaxkoaren artean. Denera, 103 korrikalarik parte hartu zuten.

16 minutu eta 3 segunduko denbora hobetzen duenarentzat 300 euroko saria jarria zute antolatzaileek, baina inor ez zen hurbildu errekorrera. Bizkorrena Durangoko Dabid Garcia Gil izan zen, 17 minutu eta 26 segunduko denborarekin. Bigarren postua Alkotzeko Mikel Beunzarentzat izan zen (17:34) eta Irungo Josu Arburuak osatu zuen podiuma, 17 minutu eta 35 segunduko denborarekin. Laugarren postua Berako Fernando Etxegarairentzat izan zen (17:45).

Eskualdeko gainerako kirolariei dagokienez, Angel Garate iruritarra hamekagarren izan zen (19:20) eta honenbertzez, beterano mailako hirugarren postua ere eskuratu zuen. Berako Angeltxo Aranibar hamahirugarren izan zen (19:42), Iñaki Pikabea hamalaugarren (19:48), Juan Luis Irazoki hamabosgarren (19:49). Narbarteko Fermintxo Oteiza hamazazpigarren (20:01) eta Berako Guillermo Perugorria hemezortzigarren (20:11). Gazte mailan, Beñat Mitxelena beratarra izan zen bizkorrena (21:07) eta hogeitalaugarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

Emakumezkoen artean, Maika Ariztegi iturendarra berriz ere garaile suertatu zen (22:14). Bigarren postua Marisol Martinez irundarrak eskuratu zuen (23:49) eta hirugarrena Irene Almandoz beratarrak (25:44). Aipatzekoa da, halere, emakumezkoen parte hartze handia, 23 helmugaratu baitziren. Bistan da Manttaleko emakumezkoen atletismo eskolak bere emaitzak ematen dituela, horietako aunitz ingurukoak baitziren.

Lasterketa ondoren, luntxa eskainiko da eta Larun Haizpeko bonoak eta Berako produktuen loteen zozketak eginen dira.

 

Sailkapenak

Gizonezkoak

1. Dabid Garcia Gil (Durango), 17:26

2. Mikel Beunza (Alkotz), 17:34

3. Josu Arburua, (Irun), 17:35

4. Fernando Etxegarai (Bera), 17:45

5. Gonzalo Sukuntza (Lasarte Oria), 17:53

6. Ion Arzubialde (Donostia), 18:32

7. Victor Madejon (Irun), 18:39

8. Antonio Bru (Zizur), 18:41

9. Igor Fuentes (Pasaia), 18:49

10. Unai Santamaria (Hernani), 18:55.

 

Emakumezkoak

1. Maika Ariztegi (Ituren), 22:14

2. Marisol Martinez (Irun), 23:49

3. Irene Almandoz (Bera), 25:44

4. Estibaliz Gezala (Hondarribia), 26:32

5. Yolanda Martin (Irun), 27:35

6. Leire Telletxea (Bera), 27:44

7. Irene Matxiarena (Bera), 27:57

8. Garbiñe Iguaran (Bera), 27:59

9. Oihana Almandoz (Lesaka), 28:02

10. Lourdes Alunda (Arraioz), 28:47

 

Sailkapen guziak www.kirolak.net webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun