Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako laugarren jardunaldia urriaren 19tik urriaren 23ra jokatu zen eta egunero izan ziren partidak.
Asteazken arratsaldean Beran
Honela, Berako Eztegara pilotalekuan, urriaren 19an, asteazken arratsaldean jokatu ziren partidak.
Aurrebenjamin mailan, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partidan Gure Txokoako Unai Lluzia eta Andoni Telletxeak 18 eta 8 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriari. Kategoria berean, Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villamea 18 eta 4 irabazi zieten Arkupeko Oier Orbegozo eta Orti Arozenari eta Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolak 18 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Unai Lluzia eta Andoni Telletxeari.
Alebin B mailan, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leizak 18 eta 2 irabazi zieten Arkupeko Jon Etxepeteleku eta Ander Goizuetari.
Infantil B mailan, Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasak 18 eta 15 irabazi zieten Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopez-i.
Ortzegun arratsaldean Beran
Urriaren 20an, ortzegun arratsaldean ere Berako Eztegara pilotalekuan hiru partida jokatu ziren partidak.
Lehenik, infantil A mailan, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partidan Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriak 18 eta 9 irabazi zieten Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenari.
Laugarren jardunaldiari dagokionez, kadete A mailako bi partida jokatu ziren. Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Oiarpeko Andoni Floresek 18 eta 17 irabazi zieten Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyri, eta Arkupeko Jon Olaizola eta Oiarpeko Xabi Azpirozek 18 eta 8 irabazi zieten Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez-i.
Ortziral arratsaldean Igantzin
Igantzin urriaren 21ean, ortziral arratsaldean hiru partida jokatu ziren. Benjamin A mailan, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxeberek 18 eta 4 irabazi zieten Biltokiko Patxi Loiarte eta Garikoitz Txoperenari eta Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 3 irabazi zieten Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchez-i. Alebin A mailan, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Aimar Otxotekok 18 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Canterori.
Larunbat goizean Lesakan
Urriaren 22an, larunbat goizean bi partida jokatu ziren Lesakan. Alebin B mailan, Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardik 18 eta 14 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarteri eta kadete B mailan, Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maiak 18 eta 1 irabazi zieten Altxatako Joseba Irazoki eta Xabier Sanzberrori.
Igande goizean Beran
Urriaren 23an, igande goizan jokatu ziren laugarren jardunaldi honetako hondar partidak Berako Eztegara pilotalekuan.
Infantil B mailan, Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekartek 18 eta 3 irabazi zieten Altxatako Unai Iparragirre eta Andoni Iribarren-i.
Kadeteak B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosek 18 eta 8 irabazi zieten Oiarpeko Jon Otegi eta Gorka Mitxelenari eta Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelak 18 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Ronan Mendy eta Mattin Garbisuri.
Bortziriak pilota elkartearen zozketa
Bertze aldetik, Berako Lurraren Egunaren barrenean jokatu zen DV txapelketako bi partiden artean, Bortziriak pilota elkartearen aldeko zozketa egin zen. Aitzinetik, boletoak euro batean saldu ziren.
Sariei dagokienez, Isabako Casa Txapatera landetxean 6 pertsonendako asteburu bat, 2211 zenbakiari egokitu zaio; “Grupo Uvesco”ko urdaiazpikoa 1128 zenbakiari eta Martiko produktuen 3 loteak 1430 zenbakiari.