Lizarrako Mertxe eta Susanak irabazi dute Lesakako emakumezkoen paleta txapelketa

Aitor AROTZENA 2011ko urriaren 24a

Arkupe pilotazale elkarteko ordezkariak eta txapelketan parte hartu duten pilotariak, sari banaketaren ondotik. Aitor Arotzena

30-27 irabazi zieten urriaren 22ko finalean Hernaniko Goikoetxea eta Arrieta gazteei

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako azken partidak jokatu ziren urriaren 22an, larunbat arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako azken partidak jokatu ziren urriaren 22an, larunbat arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan.

Final handian, Lizarrako Mertxe eta Susana 30 eta 27 nagusitu zitzaien Hernaniko Goikoetxea eta Arrietari, partida gogor baten ondotik. Markagailuan hainbat gorabehera izan ziren, baina azkenean Lizarrakoek bere beterania erakutsi zuten, Hernaniko bikote gazteari (14 urte ditu Goikoetxeak eta 16 Arrietak) irabazteko.

Hirugarren pisurako lehian, Aurora Sanz lesakarrak eta Edurne Argain iruritarrak 30 eta 19 irabazi zieten Irasustebarrena eta Semper irundarrei.

Azken partiden ondotik, sari baneketen txanda izan zen. Begoña Taberna frontoiko ostatuko arduradunak, Justo Agirretxe antolatzaileak eta Santiago Oiartzabal Arkupe elkarteko presidenteak banatu zituzten sari ederrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun