Liburu berria argitaratu dute Berako Rosa eta Jose Antonio “Totono” Errandonea anaiek: Bera baserriz baserri izenburupean, hain zuzen. Urriaren 21ean, ortziral arratsaldeko 19:30ean eginen dute aurkezpena Berako Kultur Etxean.
Herriko zortzi auzoetako 135 baserrien eta bertan bizitu direnen argazkiak eta datuak ageri dira, denera 764 argazki, 350 orrialde baino gehiagotan banatuak. Liburuaren aurkezpena urriaren 21ean, ortziralarekin, aurkeztuko du Kultur Etxean, 19:30etik aitzinera.