Urriaren 23an, Beran ospatuko den Lurraren Egunaren barrenean Diario Vasco pilota txapelketako jardunaldia jokatuko da Eztegara pilotalekuan, igande arratsaldeko 18:15etik aitzinera. Sarrera doan izanen da.
Promesak mailan, Aznarez eta Tolosa, Maia eta Elejalderen kontra ariko dira eta senior kategorian, Garralda eta Otxandorena, Atxotegi eta Irustaren kontra.
Zozketa Bortziriak pilota elkartearen alde
Jaialdia aprobetxatuz, Bortziriak Pilota Elkarteak zozketa bat egin behar du, gastuak ordaintzeko diru pixko bat ateratzeko eta bidenabarkoan, Bortzirietako pilotarentzako.
Boletoak euro batean salduko dira egunean eta pilotalekuan bertan, eta hiru sari izanen dira: Isabako Txapatera landetxean asteburu bat sei pertsonentzako; “Grupo Uvesco”ko urdaiazpikoa eta “Martiko” produktoen hiru lote. Bi partiden artean eginen da zozketa.