Bortzirietako eskuz binakako hamekagarren pilota txapelketako laugarren jardunaldia urriaren 19tik, asteazkenetik hasiko da jokatzen eta igandera bitarte egunero izanen dira partidak.
Asteazken arratsaldean Beran
Honela, Berako Eztegara pilotalekuan, urriaren 19an, asteazken arratsaldeko 16:00etan hasita honako partida hauek jokatuko dira.
Aurrebenjamin mailan, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partida hokatuko dute Gure Txokoako Unai Luzia eta Andoni Telletxeak, Gure Txokoako Unai Altzugarai eta Xabi Etxeberriaren kontra.
Kategoria berean, Gure Txokoako Andde Maritorena eta Adei Villamea, Arkupeko Oier Orbegozo eta Orti Arozenaren kontra ariko dira eta Gure Txokoako Unai Luzia eta Andoni Telletxea, Gure Txokoako Iker Osua eta Jon Pagolaren kontra.
Alebin B mailan, Arkupeko Jon Etxepeteleku eta Ander Goizueta, Gure Txokoako Xan Ongareti eta Arkupeko Jon Leizaren kontra ariko dira.
Infantil B mailan, Oiarpeko Egoitz Etxabe eta Oian Lopez, Gure Txokoako Tituan Mendy eta Oiarpeko Imanol Isasaren kontra ariko dira.
Ortzegun arratsaldean Beran
Urriaren 20an, ortzegun arratsaldeko 19:00etan, Berako Eztegara pilotalekuan hiru partida jokatuko dira.
Lehenik, infantil A mailan, hirugarren jardunalditik gibeleratutako partida jokatuko dute Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriak, Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenaren kontra.
Laugarren jardunaldiari dagokionez, kadete A mailako bi partida jokatuko dira: Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Aitzol Arzallus, Gure Txokoako Beñat Mitxelena eta Xabi Mendyren kontra lehenik, eta Arkupeko Jon Olaizola eta Oiarpeko Xabi Azpiroz, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezen kontra, ondotik.
Ortziral arratsaldean Beran eta Igantzin
Urriaren 21ean, ortziral arratsaldeko 18:00etan hasita, kadete B mailako bi partida jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan: Oiarpeko Jon Otegi eta Gorka Mitxelena, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ibai Rosen kontra lehenbizi eta Gure Txokoako Ronan Mendy eta Matin Garbisu, Arkupeko Joel Oronoz eta Julen Palenzuelaren kontra, gero.
Igantzin ere ortziral arratsaldeko 18:00etan hasita hiru partida jokatuko dira.
Benjamin A mailan, Biltokiko Patxi Loiarte eta Garikoitz Txoperena, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebereren kontra eta Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxea, Hondarribiko Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchezen kontra.
Alebin A mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Yago Cantero, Biltokiko Enaitz Telletxea eta Aimar Otxotekoren kontra.
Larunbat goizean Lesakan
Urriaren 22an, larunbat goizeko 11:00etan hasita bi partida jokatuko dira Lesakan.
Alebin B mailan, Arkupeko Antton Petrirena eta Iker Iriarte, Gure Txokoako Oier Larretxea eta Xiker Lizardiren kontra ariko dira eta kadete B mailan, Hondarribiko Adur Zubizarreta eta Julen Maia, Altxatako Joseba Irazoki eta Xabier Sanzberroren kontra.
Igande goizean Beran
Urriaren 23an, igande goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dira laugarren jardunaldi honetako hondar partidak Berako Eztegara pilotalekuan.
Infantil B mailan, Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarte, Altxatako Unai Iparragirre eta Andoni Iribarrenen kontra ariko dira.
Infantil A mailan, Txarutako Iker Espelosin eta Enaitz Anso, Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriaren kontra ariko dira eta Oiarpeko Josu Leonet eta Aritz Leonet, Oiarpeko Aitor Leonet eta Gure Txokoako Harri Maritorenaren kontra.