Lesakako San Fermin elkartearen Eguna ospatuko da urriaren 21ean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 19a

85 urte eta Urrezko nahiz Diamantezko Ezteiak betetzen dituztenak omenduko dira ortziralean

Urriaren 21ean ospatuko du San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna. Aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideei eta Urrezko nahiz Diamantezko Ezteiak ospatzen dituztenei omenaldia eskainiko zaie ortziralean.

Urriaren 21ean ospatuko du San Fermin erretiratuen elkarteak bere eguna. Aurten 85 urte betetzen dituzten bazkideei eta Urrezko nahiz Diamantezko Ezteiak ospatzen dituztenei omenaldia eskainiko zaie ortziralean.

12:30ean hildako bazkideen omenez meza izanen da eta ondotik omenaldia eskainiko zaie aurten Diamantezko eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteei eta 85 urte betetzen dituzten bazkideei.

 

Omenduak

Aurten, 60 urte ezkondurik bete dituzzte Zelaikobordako Santiago Zapirain Telletxea eta Avelina Altzugarai Portuk, eta 50 urte ezkondurik Ricardo Alava Diez eta Julia Zaporta Hermosillak eta Salvador Altzugarai Telletxea eta Natividad Larralde Tapiak. Hamahiru bazkidek bete dituzte aurten 85 urte: Santiago Zapirain Telletxea, Felipe Mendegia Maritxalar, Carmen Txoperena Etxarte, Angelita Mitxelena Habans, Manuela Ubiria Altzuguren, Maria Luisa Pellejero Belio, Pedro Lasaga Legasa, Juan Ramon Ordoki Etxeberria, Federico Txoperena Agara, Mercedes Zabalozuazola Alustiza, Juana Leiza Lukanbio, Miguel Mikelajauregi Altzugarai eta Manuel Loiarte Ariztizabal.

Omenaldiaren ondotik, Etxalarko Bentara bazkaltzera autobusean joanen dira elkarteko kideak eta bazkalondoan, urtean eginen diren lehiaketa ezberdinetako sariak banatuko dira eta musika izanen da, berriz ere herrira autobusean bueltatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun