Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako azken partidak urriaren 22an, larunbat arratsaldeko 17:30ean jokatuko dira Lesakako udal pilotalekuan.
Joan den larunbatean, urriaren 15ean jokatutako finalerdietan, Mertxe eta Susanak 30-27 irabazi zieten Aurora eta Edurneri eta Goikoetxea eta Arrieta 30-24 nagusitu ziren Irasustebarrena eta Semperren kontrako partidan.
Gauzak honela, larunbat arratsaldeko 17:30ean hirugarren posturako partida jokatuko dute Irasustebarrena eta Semperrek, Aurora eta Edurneren kontra eta segidan final handia jokatuko dute Mertxe eta Susanak, Goikoetxea eta Arrietaren kontra. Ondotik, sari banaketaren txanda izanen da.