46 bikote hasi dira Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Pilotari gaztetxoak joan den urteko Bortzirietako binakako txapelketan. Artxiboko argazkia

Finalak azaroaren 26an jokatuko dira Lesakan

Abian da Bortzirietako Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren hamaikagarren edizioa. Urriko lehendabiziko asteburuan hasi ziren lehiak eta azaro bukaera bitarte, nor baino nor ariko dira.

Txapelketa honetan, guztira 46 bikotek eman dute izena eta zortzi kategoriatan jokatuko dituzte partidak: ttikiak edo aurrebenjaminak, umeak edo benjaminak, kimuen edo alebinen A eta B mailak, hau­rren edo infantilen A eta B mailak eta kadeteen A eta B mailak.

 

Zazpi pilota elkarte

Nafarroa eta Gipuz­koako zazpi pilota elkar­tetako ordezkariak dira, gehienak eskualdekoak: Txaruta (Baz­tan), Biltoki (Igan­tzi), Gure Txokoa (Bera), Arkupe (Lesaka), Altxata (Etxa­lar), Oiarpe (Oiar­tzun) eta Hondarribi.

Partidak urriko eta azaroko ortziral, larunbat eta igandetan jokatuko dituzte Bera, Etxa­lar, Igan­tzi eta Lesakako pilotalekuetan eta onenek aza­roaren 26an Lesakan eginen den finalera­ko txartela lortuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun