Yoga ikastaroa martxan

Nerea ALTZURI 2011ko urriaren 13a

Urriaren 11tik aitzinera, yoga ikastaroa eskainiko da herrian. Ariketa fisikoak, oreka emozionala, kontzentrazio mentala eta erlaxazioa eskainiko dira, horiekin guztiarekin norberak bere burua hobeki ezagutzeko. Heldu den asteartean, urriak 11, eginen da lehenbiziko saioa eta hortik aitzinera, astear­tero 20:00etatik 21:00­etara izanen dira.

Norbaitek apuntatu nahi badu 627 395245 telefonora deitu behar du eta Klariz galdetu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun