Kultur Egunetako prestaketek aitzinera segitzen dute. Oraindik egitaraua guztiz zehaztua ez badago ere, joan den urtean, Guraso Elkarteak pottokekin paseoak antolatu zituen. Aunitz gustatu zitzaien denei eta oraindik segurua ez bada ere, aurten ekimena errepikatzekotan daude. Horren eta gainerako xehetasunen berri hurrengo alean emanen dugu.