2012ko bidaia Alemaniara

Nerea ALTZURI 2011ko urriaren 13a

Heldu den urtean, abuztuaren 20tik 28ra zehazki, Alemaniara joateko oporraldia antolatu da.

Martin Legarrak antolatu eta gidatzen dituen bidaietan, orain­goan Alemaniako hain­bat in­guru ezagutzeko aukera izanen da. Ho­rrelako bidaiak lehenagotik pres­tatzea komeni izaten da, eskaintza arrazoizkoak lortze aldera. Hortaz, 50 plazako eskaintza denez, interesatuek lehenbailehen horren berri ematea eskatzen da. Horretarako informazio telefonoa 948 634030 da.

Bertzalde, aipatu, aurten bi­daian­ ibili direnek udan Igantziko Biltoki elkartean bazkari ederra egin zutela igantziarrek antolatuta. Egun polita pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun