Lau kide atera eta bertze lau sartu dira Guraso Elkartean

Nerea ALTZURI 2011ko urriaren 13a

Sartu direnek bi urterako ardura hartu dute

Ikasturteak martxa hartua du. Goiz arra­tsaldez lanean hasiak dira hilabete honetan, gainerako ikastetxeetan bezalaxe. Eskolako gurasoen ordezkari taldeak ere, Guraso Elkarteak, alegia, bilerak hasi ditu.

Guztira, zazpi lagunek osatzen dute eta bi urte egin ondotik, lau gurasok ardurak utzi eta ber­tze lau amatxo aukeratuak izan dira.

Arantxa Otegik, Pili Telletxeak, Sonia Iturriak eta Beatriz Iparragi­rrek utzi dute; eta Mirian Errandonea, Maixux Etxe­berria, Marian La­rralde eta Amaia Apaolaza gurasoen taldera bildu dira.

Maixe Oskoz, Pili La­rretxea eta Jesus Mari Goizuetak azken ikasturtea dute elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun